XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

INDUSTRIA ETA ENERGIA SAILA

1814

ERABAKIA, 1992ko martxoaren 16koa, Industriako Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzarena, industri erabilpenetarako den gas naturalaren zerbitzu publikoa Bizkaia Lurralde Historikoko Arrieta, Frúniz eta Gamiz-Fika udalerrietan eskaintzeko administrazio emakida Euskadiko Gas Baltzua, S.A. enpresari ematen diona.

(Hutsen zuzenketa).

1. atala.- Honako hau dioen lekuan:

Euskadiko Gas Baltzua, S.A. enpresari, industri erabilpenetarako den gas naturalaren zerbitzu publikoa Bizkaia Lurralde Historikoko Arrieta, Frúniz eta Gamiz-Fika udalerrietan eskaintzeko administrazio emakida ematea.

Beste hau esan behar du:

Euskadiko Gas Baltzua, S.A. enpresari, industri erabilpenetarako den gas naturala garraiatu, banatu eta hornitzeko zerbitzu publikoa Bizkaia Lurralde Historikoko Arrieta, Frúniz eta Gamiz-Fika udalerrietan eskaintzeko administrazio emakida ematea.

1815

ERABAKIA, 1992ko maiatzaren 13koa, Industriako Bizkaiko Lurralde Ordezkariarena, industri erabilpenetarako diren eta Posición de Arrieta-Instalaciones Auxiliares izena hartzen duten instalazioak eraikitzeko baimena ematen duena.

San Vicente kaleko 8an dagoen Albia Etxea Iean, 15. solairuan, 48001 Bilbaon, egoitza duen Euskadiko Gas-Baltzuak eskatuz Industria eta Energia Saileko Lurralde Ordezkaritza honetan izapidetutako espedientea ikusi ondoren; espediente horretan, Posición de Arrieta-Instalaciones Auxiliares izeneko proiektuari dagozkion instalazioak Arrietako udalerrian eraikitzeko baimena eskatzen da.

Hau honela: Euskadiko Gas-Baltzua S.A., industri erabilpenetarako den gas naturala garraiatzeko, banatzeko eta hornitzeko Administrazio Emakidaren titularra dela, besteak beste, Arrietako Udalerrian; izan ere, emakida hori, Industriako Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzaren 1992.03.16ko erabakiz eman zen.

Hau honela: espedientea jendaurrean jarri zela ikusgai, eta horri dagokion iragarpena 1992.02.14eko EHAAn, 1992.02.15eko BEOean, eta 1992.01.24eko El Correo Espanol - El Pueblo Vasco eta Deia egunkarietan argitaratu zela.

Hau honela: 1992.01.13an txostena eta baldintzak eskatu zitzaizkiela Arrietako Udalari, eragindako erakunde lez, eta bai Repsol enpresari ere.